Bienal de Poesía Experimental de Euskadi "ex!poesía"

lunes, 17 de marzo de 2014

BASAURI: KAFKAREN AULKIA

martxoaren 19an 19:00etan Ibaigane Kultur Etxean / el 19 de marzo en Ibaigane Kultur Etxea.

 “KAFKAREN AULKIA”, bertxo eta literatura ikuskizuna euskaraz UXUE ALBERDI eta ANDONI EGAÑA bertsolariekin, MARI LUZ ESTEBAN idazlearekin eta PELLO RAMIREZ musikariarekin

La bertsolari Uxue Alberdi ha unido en un espectáculo sus dos pasiones: literatura y bertsolarismo. Para ello, ha contado con la ayuda de Andoni Egaña y Harkaitz Cano, entre otros.
Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramirez musikariak eta hainbat idazlek (Andu Lertxundi, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Miren Agur Meabe, Lander Garro, Itxaro Borda, Jon Sarasua, Iratxe Esnaola, Xabier Mendiguren...) emankizun berri bat jarri dute abian, 'Kafkaren aulkia' izenekoa. Bertsoa eta literatura uztartuko ditu emankizunak.
'Kafkaren aulkia' emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute idazle batek eta bi bertsolarik, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean. Hitza izango da emanaldiaren ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Bertsolarien jarduna inprobisatua izango da eta idazleak sorturiko errelatoan txertatuko da hark agindu ahala.
Idazleak osatuko du emankizunaren ardatz izango den errelato nagusia, berak hautaturiko genero, molde eta tonuan. Jardunak askotarikoak izango dira, idazle bakoitzaren estiloaren araberakoak: poema-errezitaldiak, ipuinak, hi-tzaldi literarioak, nobela bateko pasarte hautatuak... Bertsolariek pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute, narrazioari koloreak, atmosferak eta kanpo-begiradak gehituz.
Idazlearen emana eta bertsolarien ekinaldiak txandakakoak izango dira eta, musikariarekin batera, emankizun oso bat eratuko dute.
Hasierako egutegia ere plazaratu du Lankuk. Bertsozale Elkarteak sortutako enpresa hau baita 'Kafkaren aulkia' kudeatuko duena. Urriaren 1ean, Bilbon, MirenAgur Meabe ariko da; azaroaren 3an, Ondarroan, Eider Rodriguez; azaroaren 27an, Donostian, Arantxa Urretabizkaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario